XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IZPITXOAK

Lenbiziko tximist-gurdia, 1826'garren urtean agertu zan: petroleo-ren argia ere 1826'gn. urtean: lenbiziko txirringa Drais'ek sortuta, 1317-an: josteko orratzak, Inglaterra'n 1545'an agertu ziran: billar deritzaion jolas ederra, Prantzi'an, 1471-an: lenbiziko txauneskin edo organoa, Arkimedes jakintsuak sortu zuan, 220 urte Kristo jaio aurretik: ispilluak orain 1915 urte dirala darabilzkigu: alcohola Arabia'n lenbizi ezagutu zan 12'gn. gizaldian: burni-ari edo alambrea 1351'gn. urtean egin zan lenbiziko aldiz Nurenberg uri ederrean.

Rabelais idazle aundia il zanian, bere paper artean idatzia arkitu zuten: ... ez det txanpon bat ere: txindi asko zor det: beste guzia beartsuentzat.

ENDOYA.